Itxi

telebista

22:30ean

Bankuen erreskatearen diruaz, gaur gauean, 'Equipo de Redacción saioan

EITB

Bankuen sektorearen egoera azaldu ez ezik, gizartean nabari diren desberdintasun ekonomikoak aztertuko ditu saioak.

Krisiaren garaian, diru publikoaren 60.000 milioi euroko erreskatea jaso zuten bakuek. Orain arte, diru horren %5a besterik ez dute itzuli. Non dago diru hori? Berreskuratuko dugu? Gaurko 'Equipo de Redacción' saioak bankuen egoera aztertuko du eta erreskatearen diru horren arrastoa jarraituko du.

Bankuen egoera aztertzerako orduan, sektoreak izan duen gardentasun falta agerian geratu da azkeneko urteetako eskandaluen ondorioz, horien artean, aipagarriak dira Caixa Catalunyako gainsoldatak eta Bankia eta Caja Madrideko black txartelen kasua. Bitartean, herritarrok abusuak jasan izan ditugu bankuen aldetik,  neurriz gaineko zoru- klausulak eta preferenteak, besteak beste. Ze eskubide ditugu bezerook? Erabiltzaileen onurarako hipoteken erreforma egingo dute? Bankuen beste krisi  baten aurrean salbu al gaude?

Azkeneko urte hauetako egoera latzak bultzatuta, hainbat langilek eta enpresariek garai berrira moldatu behar izan dituzte euren lan eta egoera pertsonalak. Osteguneko saioan, Miguel Ángelekin izango dira, bere soldataren murrizketa bortitza bizi izan duen langilea. Bestalde, Miguel Lazpiur ezagutuko dute, internazionalizazioaren bitartez,  enpresa aurrera ateratzea lortu zuen enpresaria.

Argi dago ekonomia baldintzak ez direla denentzat berdinak. Milaka pertsonek lana galdu duten bitartean, milioidunen kopurua bikoiztu egin da. Langile berriek krisiaren aurretik lan egiten zutenek baino %24 gutxiago irabazten dute, eta gaur egun, 'mileurista' izatea pribilegio bat da askorentzat. Nagore da kasu horietako bat, ama  da eta bere gurasoen etxera bueltatu da. Patriciaren egoera ere, oso antzekoa da. Ama gaztea da eta diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen du aldi baterako lana amaitzen zaionean.

Aberatsen eta pobreen arteko aldea geroz eta handiagoa da, eta erdiko klaseak hiru milioi pertsona galdu ditu Estatuan. Aberatsen %10a gizarte osoaren aberastasunaren erdia baino gehiagoren jabe da. Nola lortu dute krisialdi garaian geroz eta aberatsago izatea? Nortzuk dira eta non gordetzen dute euren dirua? Nola funtzionatzen dute zerga paradisuek? 'Equipo de Redacción' saioa Ernesto Ekaizer ekonomian adituarekin arituko da gai honen inguruan. Gainera, Suitzara joango dira, bertako banku-langileen lana gertutik ezagutzera.

Zer gertatuko da etorkizunean? Krisiaren aurretik bezala biziko al gara? Eusko Jaurlaritzaren arabera, 2020. urtean langabezi-tasak %10etik behera egingo du. Zeintzuk dira Euskadin gehien eskatzen diren lanpostuak? Emigratzea irtenbide ona da?

'Equipo de Redacción' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.

n.