telebista
22:00etan
Dantzaldia Zestoan, gaur gauean, 'Oholtzan' saioan
EITB
Ilaski Serranok eta Agustin Ezenarrok aurkeztuko dute Zestoako Bainuetxean grabatutako ikuskizuna.
Larunbat honetako 'Oholtzan' saioak Dantzaldia Zestoan ikuskizuna eskainiko du 22:00etatik aurrera. Ilaski Serranok eta Agustin Ezenarrok aurkeztuko dute joan den maiatzaren 27an Zestoako Bainuetxean grabatutako dantza jaialdia. Parte hartu zuten eskola eta dantzarien artean, Dantzaki, Amaia Gonzalez, Luis Beltza, Lore Toki, Carmen Garmendia, Analia, BZ, Tatiana, Casademunt anai-arrebak, Carlos Zapirain eta Lidia Pousa dira aipagarriak.
'Oholtzan' ostiralero izaten da ikusgai, 22:00etatik aurrera, ETB1en.