telebista
10:00etatik 19:30era
'Atrápame si puedes' saiorako castinga, gaur, Bilbon
EiTB
Galde-erantzunen lehiaketa honetarako lehiakideak hautatzeko probak EiTBren Bilboko egoitzan egingo dira, 10:00etatik 19:30era.
'Atrápame si puedes' saioan parte hartzeko denboraldiko azken probak egingo dituzte gaur, ekainaren 20an, Bilbon, EiTBren egoitzan (Basurtuko kaputxinoak, 2).
Euren jakintza eta erreflexuak erakutsi nahi dituzten lehiakide onenak bilatzen ari dira saioaren arduradunak. Hortaz, bertan parte hartu nahi izanez gero, bidali zure datuak eta telefono-zenbakia atrapamesipuedes@eitb.eus helbidera, eta programako kideak zurekin harremanetan jarriko dira, hitzordua zehazteko.
Patxi Alonsok aurkezten duen saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, lehiakideek primeran pasatzen dute haren galderei erantzunez, eta etxera diru mordoxka bat eramateko aukera izaten dute, egunero jokoan jartzen den diru-zakua irabaz dezaketelako.
Esan bezala, lehiakideak aukeratzeko castinga EiTBren Bilboko egoitzan izango da, eta bertan parte hartzeko bi baldintza jarri dituzte: 18 urte beteta izatea eta aldez aurretik hitzordua jarrita izatea.
Halaber, hautagaiek nortasun agiria edo pasaportea eraman beharko dute bertara.