telebista
22:05ean
'Sex Tape. Algo pasa en la nube', gaur, ETB2ko 'El Superhit' saioan
Cameron Díaz eta Jason Segel ditu protagonista, eta publiko bihurtzen den etxean grabatutako bideo porno baten inguruko istorioa kontatzen du.
Euskal Telebistako bigarren kateak Sex Tape. Algo pasa en la nube filma eskainiko du gaur, 'El Superhit' saioan. Cameron Díaz eta Jason Segel aktoreak dira komedia honetako protagonistak.
Hamar urte igaro eta bi seme-alaba izan ostean, Jay eta Annie bien arteko garra suspertu behar dutelakoan daude. Horretarako, bideo 'porno' bat grabatuko dute etxean. Baina arazoak izango dituzte bien lagun eta senideei bidali dietela ohartzen direnean.
Sex Tape. Algo pasa en la nube, gaur gauean, ETB2ko 'El Superhit' saioan, 22:05ak aldera.
rong>ak aldera.