telebista
22:15ean
Esklaboen ihesa, gaur gauean, 'La Esclava Blanca' telesailean
EITB
Gainera, benetako Bracamonteko markesa Santa Martara iritsiko da azkenean, eta bere titulua itzultzea eskatuko du.
Gaur gauean, 'La Esclava Blanca' telesailaren bi atal berri eskainiko ditu ETB2k. Maitasuna eta esklabotza hizpide hartzen dituen istorioa da eta XIX. mendean, Espainiako Karibe aldeko kolonietan girotuta dago.
Ostiraleko atalean, esklaboek ihesa hasiko dute eta tunelaren amaierara helduko dira. Hala ere, txalupetara igotzen hasiko direnean, Granadosen gizonek Siervo hilko dute.
Horrez gain, benetako Bracamonteko Markesa Santa Martara iritsiko da, eta Octavio aitaren aurrean aurkeztuko da. Nicolasek orduan, iruzurti batekin ezkondu dela jakingo du, nobleziako titulurik gabeko zerbitzari batekin, alegia. Markesak, gainera, bere ohorea itzultzea eskatuko du eta legezko ezkontzaren ospakizuna.
'La Esclava Blanca' ostiraletan izaten da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB2n.