Itxi

telebista

Audientzia

'En Jake'ren osteguneko emanaldia, orain arteko ikusiena

EITB

'Gailurra Martxan' saioak ere bere emanaldi guztien arteko daturik onena lortu zuen eta 'Atrápame Si Puedes' lehiaketa bere ordu tartean nagusi izan zen.

Audientzia datu bikainak lortu zituzten ostegunean ETBko hainbat saiok.

'En Jake' saioaren emanaldia orain arteko ikusiena izan zen. Xabier Lapitzek aurkezten duen informazio eta solasaldi tarteak %10,3ko audientzia-zatia eta 154.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen Euskadin eta eragin eremuan.

Ia bi urte daramatza 'En Jake' saioak emisioan, eta honako hauek dira bigarren denboraldiaren datuak, bataz beste: %5,1eko audientzia-zatia eta 75.000 ikus-entzuleko audientzia metatua.

'Gailurra Martxan' ere, ikusiena

Bestalde, osteguneko 'Gailurra Martxan' saioa 'Gailurra' formatuaren emanaldi guztien artean ikusiena izan zen. Andoni Aizpuruk eta Irati Andak Sakanako mendi martxaren inguruan egindako atalak %3,3ko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko %7,8ko kuota lortu zituen. Audientzia metatuari dagokionez, 71.000 ikus-entzulek bat egin zuten saioarekin Euskadin eta eragin eremuan.

'Gailurra Martxan' saioaren denboraldiak, bere aldetik, %2,0ko audientzia zatia - publiko euskaldunaren %5,3koa - eta 61.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu ditu.

'Atrápame Si Puedes', bere ordu tartean nagusi

Patxi Alonsok egunero aurkezten duen 'Atrápame Si Puedes' lehiaketa bere ordu tartean audientzia-buru izan da aste osoan zehar. Ostegunean, %14,9ko audientzia zatia eta 148.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen Euskadin eta eragin eremuan.

Audientziaren harrera ona lortu du saioak hirugarren denboraldi honetan eta bataz beste, hurrengo datuak bereganatu ditu: %13,3ko kuota eta 143.000 ikus-entzuleko audientzia metatua.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea