telebista
Audientzia-datuak
Astearteko 'Ur Handitan' saioa, denboraldiko ikusiena
EITB
Xabier Madariagak gidatutako saioak euskaldunen %9,9ko kuota eta 82.000 ikus-entzule izan zituen. Bestalde, 'Atrapáme Si Puedes' lehiaketa bere ordu tartean audientzia-buru izan zen.
-
Xabier Madariaga, "Ur Handitan"eko aurkezlea
'Ur Handitan' saioak orain arteko daturik onena lortu zuen abenturazaleei eskainitako Ortzimugarantz izeneko erreportajearekin asteartean. Orokorrean, %4,6ko audientzia-zatia eta, euskaldunen artean, %9,9koa bereganatu zituen. Halaber, 82.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Xabier Madariagak gidatutako saioak audientzia datu nabarmenak lortu ditu denboraldi osoa kontutan hartuz. Bataz besteko datuak hauek dira: %2,9ko kuota, euskaldunen artean %7,1ekoa, eta 74.000 ikus-entzuleko audientzia metatua.
'Atrápame Si Puedes', audientzia-buru berriz ere
Patxi Alonsok aurkeztutako 'Atrápame Si Puedes' lehiaketa bere ordu tartean nagusi izan zen berriz ere asteartean. %15,5eko audientzia-zatia eta 172.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen Euskadin eta eragin eremuan.
Hirugarren denboraldiko bataz besteko datuak hauek dira: %13,3ko audientzia zatia eta 143.000 ikus-entzuleko audientzia metatua.