telebista
14:00etatik aurrera
'Atrapame Si Puedes' saioaren bertsiorik dibertigarriena, asteburuetan
EITB
Patxi Alonsok aurkeztutako lehiaketa arrakastatsua berrikuntza handiekin iritsi da larunbatetara eta igandeetara, 14:00etatik aurrera.
Apirilaren 29tik aurrera, 'Atrápame Si Puedes' lehiaketak bere bertsiorik dibertigarriena eskaintzen du asteburuetan. Astegunetan bezala, larunbat eta igandeetan ere ikusgai dago ETB2n eta eitb.eus-en, 14:00etatik aurrera.
Patxi Alonsok aurkeztutako lehiaketa arrakastatsuak berrikuntza ugari ekarriko ditu asteburuetan. Besteak beste, egunero 1.000 euroko saria jarriko du jokoan.
Gainera, lehiaketaren aurreko hiru denboraldietan izan diren lehiakide dibertigarrienak bilduko dituzte asteburuetako saioetan; ederki aprobetxatuko dute bigarren aukera lehiakideok. Gainera, bigarren aldi honetan saririk irabazten ez duenak behin eta berriz itzultzeko aukera izango du, zakua irabazi arte.
'Atrápame Si Puedes Finde' larunbat eta igandeetan izango da ikusgai 14:00etatik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.
g>-en.