telebista
Emanaldiak
Sanjosetako Trikiti Jaialdia, gaur gauean, 'Oholtzan' saioan
EITB
Martxoak 18an Azpeitiko Soreasu antzokian ospatu zuten jaialdiaren hamaikagarren edizioa ikusi ahal izango da 22:20etik aurrera.
Sanjosetako Trikiti Jaialdiaren hamaikagarren edizioa eskainiko du EiTBren 'Oholtzan' saioak gaur.
Martxoak 18an Azpeitiko Soreasu antzokian eskainitako jaialdiak musikari ezagunen partaidetza izan zuen: besteak beste, Mirari Azkune eta Aintzane Agirrebeña, Bernardo Aguilera eta Walter Tuzzeo, Maixa Lizarribar, Errekalde anaiak, Azkonobieta anaiak, Jone Uria eta Julene Lopetegi, Aire Ahizpak, Tapia eta Leturia, Iker Allur eta EinGo taldeko partaide batzuk aritu ziren oholtzan gainean.
Sanjosetako Trikiti Jaialadia larunbat honetan izango da ikusgai 22:20ean eitb.eus-en eta ETB1en.