telebista
22:30ean
Martxoaren 3ko gertakariak aztergai, gaur, 'La Noche en Jake'n
A.H. | EITB
Gasteizen 1976an izandako sarraskia gogoratuko dute Arantza Ruizek gidatzen duen saioan.
'La Noche en Jake' saioak Gasteizen 1976ko martxoaren 3an izandako sarraskia gogoratuko du, Arantza Ruizen eskutik. Asisko San Frantzisko elizaren barruan biltzarra egiten ari ziren milaka langile indarrez atera zituen Poliziak, eta horietako bost tiroz hil zituen. Biktimen senideen testigantzak bilduko ditu ostiraleko saioak, eta egun hartan eliza barruan zegoen Felix Placer elizgizona izango dute platoan.
Horrez gain, 'La Noche en Jake' 1981eko otsailean izandako gertakariak ere gogoratuko ditu. Horretarako, kolaboratzaile hauek izango dituzte platoan: Martin Garitano, Ana Garbati, Danilo Albin, Naiara Pinedo, Andoni Unzalu eta Enrique Aguirrezabal. Halaber, garai hartako bi politikarirekin arituko dira: Jose Antonio Rubalkabarekin eta Tasio Erkiziarekin.
'La Noche en Jake' gaur gauean izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, eitb.eus-en eta ETB2n.