telebista
Fitur 2017
Argazki saria, Alberto Arizkorreta 'Txoriene'ko zuzendariari
EiTB
'Chiloé' eta 'Txoriene' saioetako zuzendariak bigarren saria jaso du Argazki Turistikoen Iberoamerikako Lehiaketan, Leyendo en la sombra lanagatik.
Turismo Profesionalen Iberoamerikako Elkarteak Argazki Turistikoen Iberoamerikako Lehiaketaren bigarren saria eman dio Alberto Arizkorreta Gurutzeagari. 'Chiloé' eta 'Txoriene' saioetako zuzendariaren Leyendo en la sombra lana Leon hirian (Nikaragua) atera zuen argazki bat da.
Fitur 2017n elkarte horrek izan zuen standean jarri zituzten ikusgai lehiaketara aurkeztu zituzten 42 argazkiak. Teknikariek osatu duten epaimahai bat eta herritarren epaimahai bat izan dira botoak emateko arduradunak.
Alberto Arizkorretak Madrilen jasoko du saria, Nikaraguako enbaxadan.
uako enbaxadan.