telebista
22:30ean
'El Conquis' eko kapitainak, gaur gaueko 'Atrápame si puedes' berezian
A.H. | EITB
Abentura realityaren aurpegi ezagunenak arituko dira errege gaueko saio berezian elkarren aurka lehian.
Gaur gauean, 'Atrápame si puedes' saio berezia eskainiko du ETB2k. Umorea eta elkartasuna nagusi izango dira saioan eta 'El Conquistador del Fin del Mundo' abentura realityaren sei kapitainek parte hartuko dute: Juanito Ooairtzabal mendizalea, Erku saioaren azken irabazlea, David Seco txirrindulari ohia, Manu Maritxalar boxeolaria, Mikel Goñi pilotaria eta birritan 'El Conqusitador'eko txapelduna izandako Eneko Van Horenveke arraunlaria.
Joan den asteko saio berezian egin zuten bezala, osteguneko saioak 3.000 euro jarriko ditu jokoan. Diru hori guztia EiTBk urtero aurrera eramaten duen 'EITB Maratoia'rentzat izango da.
'Atrápame si puedes' berezia gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera ETB2n eta eitb.eus-en.