Itxi

telebista

Saio berria

'La otra cara del fútbol' saioaren estreinaldia, gaur, ETB2n

A.H. | EITB

Julian Iantzik euskal futboleko jokalari ospetsuen bizitzak ezagutuko ditu gertutik 22:30etik aurrera hasiko den saioan.

ETB2k 'La otra cara de...' saioa estreinatuko du astelehenean. Julian Iantzik gidatuta, pertsonaia ezagunen alderik ezezagunena azalduko digu saio berriak, eta lehenengo atalean, Julianek euskal futbolaren atzean zer dagoen ezagutu nahi izango du. Horretarako, euskal futbolariekin arituko da, haien irudi publikoaren atzean duten bizitza ezagutzeko.

Euskadi eta Nafarroan zehar ibiliko da Julian, ezagutzen ez ditugun jokalarien eta entrenatzaileen eguneroko bizitzaren nondik norakoak azaltzeko. Alavés taldeko Gaizka Toquero, Realeko David Zurutuza, SD Eibarreko Dani Garcia, Aitor Ocio Athelticeko jokalari ohia eta Enrique Martin Monreal Osasuna taldeko entrenatzaile ohia arituko dira asteleheneko saioan.

Futbolarien bizitzan, dena ez da futbola. Jokalari baten familiaren harategia ezagutuko du Julianek. Horrez gain, jokalariek irabazten duten diru mordoa ze motatako negozioetan inbertitzen duten jakingo du eta sare sozialetan jasotzen dituzten kritika zorrotzei nola erantzuten dieten azalduko diote Juliani. Gainera, protagonsita bakoitza bere kapritxoak onartuko ditu aurkezlearen aurrean.

Nor hezi da albaitarien familia batean? Nork du bere seme-alabengatik ahultasun kontrolaezina? Ze sekretu dituzte kameren aurrean itxura ezin- hobearekin ateratzeko? Nor ausartuko da hirigunean oinekin duen abilezia erakusten?

Horrez gain, Julianek hainbat gauza egin behar izango ditu, haiekin indarrak neurtzeko: boxeo eskularruak jantzi, hondartzan baloiarekin jolastu, txapela bat lortu eta bere erreflexuak proban jarri. Lehiakortasuna eta adiskidetasuna, biak aldi berean, partekatuko ditu Julian Iantzik euskal futbol jokalari eta entrenatzaileekin.

'La otra cara del fútbol' gaur emitituko da, 22:30etik aurrera, ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista