telebista
22:30ean
'Mejor otro día' komediaren estreinaldia, gaur gauean, 'La Noche de…'n
A.H. | EITB
Saioak, gainera, 'LND'ren urteko momenturik onenak errepasatuko ditu eta Jennifer Lawrence aktorearen inguruko erreportaje interesgarri bat eskainiko du.
Gaur gauean, 'La Noche de…' saioak Mejor otro día (A Long Way Down) komediaren estreinaldia eskainiko du. Gabon zahar egunean, Londoneko eraikin altuenean bilduko diren adin eta izaera ezberdinetako lau pertsonen istorioa kontatzen du Pascal Chaumeil zinegile frantziarrak gidatutako filmak. Lau protagonistek euren bizitzarekin amaitzeko asmoa dute, eraikinaren azken pisutik behera salto eginez. Pierce Brosman, Toni Callette, Aaron Paul eta Imogen Poots aktoreek osatzen dute aktore zerrenda, eta Felix Linaresek pelikularen filmazioaren datu guztiak emango ditu.
Saioak, gainera, Jennifer Lawrence aktorea hartuko du protagonista La Nochevieja de … Jennifer Lawrence atalean. Diru gehien irabazten duen aktorea da, eta askorentzat Hollywoood-eko aktore ederrena. Gainera, bikotekide berria du, eta aste honetan pelikula berri bat estreinatuko du.
Línea Cailente atalak ordea, 'LND' saioaren urteko momenturik onenak bilduko ditu. Eta, amaitzeko, La gran vida erreportajeak Hollywoodeko aktore famatuek euren seme-alabei egiten dizkieten opari harrigarrien zerrenda egingo du.
'La Noche de… Mejor otro día' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.
p>