Itxi

telebista

Literatura

Hemingway izango da protagonista, 15:00etan, 'Sautrela' saioan

A.H. | EITB

Garazi Goiak Naomi Woods idazkearen Mrs Hemingway liburua itzuli du, idazlearen emazteen inguruko lana.

Ernest Hemingway eta bere emazteak izango dira aste honetako 'Sautrela' saioko protagonistak. Naomi Wood idazle britainiarraren Mrs. Hemingway liburua itzuli du Garazi Goiak, eta harekin mintzatuko da Beñat Sarasola. Hemingwayren lau emazteak (Hadley, Fife, Martha eta Mary) protagonista dituen liburua da eta idazlearen beste ikuspegi bat ematen du. Hemigwayren ohiko irudi seguru eta indartsuaren aurrean, Hemingway zaurgarriago bat sumatuko dugu, bere ingurukoenekin zituen harremanak gobernatzeko ezgai, ezarian bere bizitza, batez ere bukaeran, hondamendira eramango duena. Idazle handi bat eguneroko gorabeheratan txikiago, humanoago. Goiak azalduko dizkigu liburuaren ingurukoak zein itzultzerako hartutako lanei buruzkoak.

Erreportajean ere Hemingway izango da ardatz, kasu honetan bere literatur obraren eta idazle izaeraren inguruan. Nola bilakatu zen XX. mendeko idazle handienetakoa? Zeintzuk dira haren literaturaren dohainak? Zeintzuk haren obra gorenak? Joxemari Iturralde eta Xabier Olarra ariko dira —biak Hemingwayren itzultzaileak— galdera horiei erantzun nahian besteak beste.

Juan Luis Zabalak, bestetik, Iban Zalduaren hastapenetako liburu bat berreskuratuko du: Gezurrak, gezurrak, gezurrak. 2000. urtean argitaratu zuen ipuin liburua da, gerora Zalduak jorratutako ibilbidearen zenbait ezaugarri duena. Ipuinzaleentzat erreferentzia garrantzitsua ezbairik gabe.

'Sautrela' gaur eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek, 15:00etatik aurrera.

ong>