telebista
22:00etan, ETB1en
2015eko Lau t'erdiko Txapelketako bi partida, gaur, ETB1en
A.A. | EiTB
Urrutikoetxearen eta Bengoetxea VI.aren arteko finalerdia eta Olaizola II.aren eta Altuna III.aren arteko final-laurdena izango dira ikusgai 'Gure Bideoteka' tartean.
Gaur, 'Gure Bideoteka' tartea zabalduko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek, 2015eko Lau t'erdiko Txapelketako bi partida eskaintzeko. Lehendabizi, Mikel Urrutikoetxeak eta Oinatz Bengoetxeak Iruñeko Labriten jokatutako finalerdia izango da ikusgai. Ondoren, Aimar Olaizolaren eta Jokin Altunaren arteko final-laurdenetako partida eskainiko dute; bigarrena Donostiako Atano III.ean jokatu zuten. Bi emanaldien kontakizuna Xabier Euzkitzek eta Joxan Tolosak egingo dute.
'Gure Bideoteka' saioa gaur izango da ikusgai, 22:00etan, ETB1en.