telebista
ETB1en eta ETB2n
Paleolitikoko labar pinturak aztergai, aste honetako 'Teknopolis'en
A.H. | EITB
Euskal Herriko koben eta Kantabriako El Castilloko paleolitikoko pintura eta grabatuak aztertuko dituzte.
Frontalak jantzita kobazuloan barrura egingo du aste honetako 'Teknopolis' saioak labar-artea ikusteko intentzioarekin gainera. Izan ere, Euskal Herria lurralde aberatsa da Paleolitoko aztarnetan. Santimamiñen, Atxurran, Ekainen eta beste koba askotan aurkitu dira labar-pinturak eta grabatuak. Azken aurkikuntza Lekeition egin dute, Armintxe koban. Adituek, labar-artearen estiloa eta gaia aztertuta, paleolitoko gizartea hobeto ezagutzeko zantzuak aurkitu dituzte.
Kantabriara joanda, El Castilloko kobara ere sartuko dira. Paleolitoko artean erreferentziazkoa koba hori, bilduma oparoa baitu. Zer irakatsiko ote dute hango artelanek?
Gainera, Lezetxikiko aztarnategiari agur esango diote. Izan ere, 20 urte luzez egin ditu indusketa-lanak Aranzadik bertan, eta 10 metroko lur-geruza bildu ondoren, harria jo dute.
'Teknopolis' larunbat honetan izango da ikusgai 13:30ean, ETB1en; eta igandean, 09:55ean ETB2n.
ETB2n.