Itxi

telebista

22:30ean

Dantzak eta jolasak, gaurko 'Tú al Norte y Yo al Sur' saioan

A.H. | EITB

Euskaldunek aurreskua dantzatzen erakutsiko diete andaluziarrei, eta lehiakide andaluziarrek sevillanak dantzatzen euskaldunei.

Gaurko 'Tu al Norte y Yo al Sur' saioan, euskal lehiakideek Cadizeko Setenil de las Bodegas herria euskalduntzeko ahalegina egiten jarraituko dute. Besteak beste, aurreskua dantzatzen erakutsiko diote herriko andaluziar talde bati. Baina hasteko, dantza nola erakutsiko duten erabaki beharko dute. Izan ere, euskaldunen artean, gutxik dakite aurreskua dantzatzen.

Bitartean, Zestoan, andaluziar lehiakideek artea eta dantzatzeko abilezia berezia dutela frogatu beharko dute. Horretarako, euskal dantza talde bateko kideei sevillanak dantzatzen erakutsiko diete.

Bi lehiakide taldeek euren lehen erronkari aurre egiten dioten bitartean, lehenengo ataleko lehiakide txarrenak bakarka aritu beharko dira. Aitziberrek egun osoa emango du mahatsa biltzen Setenilen eta Gavirak euskal dantzako irakasle zorrotz baten aginduak sufrituko ditu.

Arratsaldean, eguneko bigarren proban, telefonoaren jokoan arituko dira bi taldeak. Setenileko euskaldun batek euskaraz esaldi bat esango dio herritar bati, eta lau andaluziar gehiago tartean egonda, azken tokian dagoen euskaldunak esaldia asmatu beharko du. Zestoan gauza bera egingo dute, esamolde andaluziar tipikoekin. Zestoako herritarrek esaldia ulertu eta berriro esateko gai izango al dira?

'Tu al Norte y Yo al Sur' gaur emitituko da, 22:30ean, ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista