Itxi

telebista

22:30ean

'A escondidas' filmaren estreinaldia, gaur gauean, 'LND'n

A.H. | EITB

Saioak, gainera, Sigourney Weaver aktorea izango du protagonista, aste honetan jasoko baitu Donostia saria.

Gaur gauean, 'La Noche de…' saioak A escondidas filma estreinatuko du telebistan. Mikel Rueda zinemagileak zuzenduta, Bilbon grabatutako pelikula da. Ibrahim eta Rafa nerabe protagonisten bizitzak gurutzatuko dira, eta aurretik inoiz izan ez dituzten sentimenduak izango dituzte. Felix Linaresek pelikularen filmazioaren eta aktore zerrendaren datu guztiak emango ditu emanaldiaren aurretik.

Saioak, gainera, Sigourney Weaverren ibilbidea errepasatuko du; izan ere, aktoreak aste honetan jasoko du Donostia saria, eta pelikula batetik ateratako bizitza izan duela dirudi. Guraso milioidunak izanik, bere gazte garaian hippya izan zen, eta arazoz beteriko hasiera gogorra izan zuen zinema munduan.

Horrez gain, Hollywoodeko izarrek, hegazkinez bidaiatzean, edonork izan ditzakeen arazoak izan ditzaketela azalduko du También son humanos atalak.

Amaitzeko, Glenn Fordek Donostia saria irabazi zuela gogoratuko du 'La Noche de…' saioak. Baina saria jaso baino urte batzuk lehenago, Granadan eta Madrilen egon zen pelikula bat filmatzen. Pelikula horrek hainbat akats izan zituen, eta La conquista de Hispania atalean azalduko ditu saioak akats horiek guztiak.

'La Noche de… A escondidas', gaur, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

eitb.eus-en.