Itxi

telebista

Audientzia

Donostiako Bandera, audientzia-buru, igande goizean

A.H. | EITB

Gizonezkoen txandaren zuzeneko emanaldiak %28,4ko audientzia zatia  lortu zuen, eta emakumezkoenak %15,1.

Donostiako Banderaren bigarren jardunaldiaren emanaldia bere ordu tartean audientzia-buru izan zen. Gizonezkoen bi txanden zuzeneko emanaldiak %28,4ko audientzia zatia lortu zuen, euskaldunen artean %32,1eko kuotara iritsiz. Halaber, 158.000 ikus-entzulek bat egin zuten zuzeneko emanaldiarekin, uneren batean, Euskadin eta eragin eremuan.

Aurretik, emakumezkoen estropadak %15,1eko audientzia zatia lortu zuen, eta publiko euskaldunaren artean %18,6koa. Horrez gain, 95.000 ikus-entzulek bat egin zuten zuzeneko emanaldiarekin.

Goizeko 10:45etik aurrera bat egin zuen Euskal Telebistak Kontxako badiarekin, eta Mikel Olazabalek, Ibon Gaztañazpik, Sara Gandarak eta Xabier Anduezak egin zuten kirol hitzorduaren gaineko kontakizuna.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista