Itxi

telebista

Prentsaurrekoa

Udazkeneko programazioa aurkeztuko du ETBk Gasteizko FesTValen

Maite Iturbek eta Edu Barinagak emango dituzte saio berrien xehetasunak, eta bertan izango dira ETBko aurpegi ezagunenak.

  • ETB telebista saio berriak

    ETB telebista saio berriak

Gasteizko FesTVal jaialdian aurkeztuko du denboraldi berriko programazioa Euskal Telebistak. Txunditzen adituak gara lelopean, udazkeneko programazioaren nobedadeak azalduko dituzte Maite Iturbe EiTBko zuzendari nagusiak eta Edu Barinaga ETBko zuzendariak, ETBko aurpegi ezagunez inguratuta.

13:45etik aurrera, Gasteizko Kubik aretoan izango dira ETBko aurkezle eta aktoreetako asko, besteak beste, Andoni Agirregomezkorta, Ion Aramendi, Klaudio Landa, Adela Gonzalez, Reyes Prados, Paco Etxeberria, Dani Alvarez, Patxi Alonso, Kike Amonarriz, Amaia Cayero, Ilaski Serrano, Ibon Gaztañazpi, Zuhaitz Gurrutxaga, Mikel Pagadi, Andoni Aizpuru, Julen Telleria, Estibaliz Ruiz de Azua, Iban Garate, Olga Zabalgogeaskoa, Fermin Etxegoien, Aitziber Garmendia, Zigor Iturrieta, Alberto Arizkorreta, Irati Anda, Xabier Leal, Iñigo Salinero, Amancay Gaztañaga, Zuriñe Hidalgo, Libe Aranburu, Iro Landaluze eta Iñaki Leturia.

"Qué me estás contando", "Ahoz aho", "Auzolan", "Gailurra", "Origen", "60 minutos a solas", "GTG 3x2", "Tú al norte y yo al sur", "Batek Daki", "Go!azen" eta abar dira denboraldi berri honetan ikusi ahal izango ditugun saioetako batzuk.

Prentsaurrekoaren ondoren, showcooking edo zuzeneko sukaldaritza erakustaldia eskainiko du Fuego Cruzado arte eta gastronomia proiektuak. Bost pintxo txundigarri prestatuko ditu, hain justu.