Itxi

telebista

00:30ean

'Demokrazia isildua' dokumentala, gaurko 'Europa Transit' saioan

A.H. | EITB

Dokumentalak bere herrialdean adierazpen askatasun urria salatzen duten errusiarrak hartuko ditu hizpide.

Errusiako adierazpen askatasunaren inguruko Demokrazia isildua dokumentala eskainiko du gaur ETB1ek, 'Europa Transit' DSS2016 proiektuaren baitan, 00:30etik aurrera.

Mugarik Gabeko Kazetariak gobernuz kanpoko erakundearen arabera, prentsa-askatasunari dagokionez, 180 herrialdeko zerrendan, 148. postuan dago Errusia. Hala ere, biztanleen % 11k bakarrik onartu du ez dagoela pozik herrialdeko adierazpen-askatasunaren mailarekin.

Demokrazia isildua dokumentalak egoera hori salatzera ausartu diren errusiar gutxi horien ahotsak biltzen ditu. Pozik ez egoteaz gain, pentsatzen dutena esatearen ondorioak pairatu dituzte herritar hauek. Horietako asko kartzelan egon dira eta beste batzuek kide batzuen hilketa ikusi behar izan dute.

Lan honetan, giza eskubideen aldeko aktibista, abokatu, artista eta oposizioko politikari batzuek herrialdeko pentsamolde konplexua eta Gobernuak edozein ahots disidente isiltzeko erabiltzen dituen metodoak deskribatzen dituzte.

Erresistentzia urri honek borroka egiten duen bitartean, Vladimir Putinen populartasun-indizea % 82ra igo da.

Demokrazia isildua gaur izango da ikusgai, 00:30etik aurrera, ETB1en.

TB1en.