Itxi

telebista

22:15ean

Nenita Danger, gauean, 'Bilboko Aste Nagusia 2016' saioan

A.H. | EITB

Horrez gain, Ourenseko Xaraiba suetxearen su artifizialak eskainiko ditu saioak zuzenean, 22:15etik aurrera.

Ilaski Serranok eta Agustin Ezenarrok Nenita Danger transformista eta artista izango dute gauean gonbidatu ETB1eko 'Bilboko Aste Nagusia 2016' saioan. Bestalde, Iñigo Agirre Zazpikaleetan ibiliko da, Bilbo Kantari taldearekin, eta Nerea Alias Etxebarria parkera joango da, barraketan buelta bat ematera.

Horrez gain, gaueko su artifizialak eskainiko ditu saioak zuzenean, Ourenseko Xaraiba suetxearen eskutik.

'Bilboko Aste Nagusia 2016' astearte honetan izango da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB1en.

ong>