telebista
22:10ean
Juan Mari Aburto alkatea, gaur, 'Bilboko Aste Nagusia 2016' saioan
A.H. | EITB
Saioak gainera, Castelloko Marti Pirotekniaren su artifizialak eskainiko ditu zuzenean.
Gaurtik aurrera, 'Bilboko Aste Nagusia 2016' saio berezien emanaldiak hasiko dira, gauero zuzenean, ETB1en. Agustin Ezenarrok eta Ilaski Serranok aurkeztuko dute saioa, eta erreportari lanetan eta zuzeneko konexioak egiten, Iñigo Agirre eta Nerea Alias arituko dira.
Gaurko saioa, 22:10ean hasiko da, Zubi Zuritik zuzenean, eta gonbidatuen artean, Juan Mari Aburto Bilboko Alkatea, Iker Zabala Urdaibaiko arraunlari bermeotarra eta Ylenia Baglietto aktorea, Aste Nagusiko aktore errebelazioaren Ercilla Saria, izango dira gonbidatuak.
Nerea Aliasek Balearen desfilearen erreportajea ekarriko du, eta Iñigo Agirrek zezen suzkoa Arriagatik nola irteten den erakutsiko du. Horrez gain, gauetako txosna guneko giroarekin zuzenean bat egingo du Agirrek.
Gaurko su artifizialak Castelloko Marti Pirotekniaren eskutik eskainiko ditu saioak zuzenean, 22:45etik aurrera.