Itxi

telebista

22:15ean

Gordeta bizi den gizon bati lagunduko dio Javierrek 'Aitaren Etxea'n

EiTB

Gaurko atalean, Irenek eta Martinek elkar ikusiko dute berriz, Martinek jipoia jaso ondoren.

  • Javier eta Asuncion

    Javier eta Asuncion

Modu klandestinoan bizi den lagun bati laguntzen saiatuko da Javier Celaya 'Aitaren Etxea' telesaileko gaurko atalean.

Celaya hotelean lan egiten duen zerbitzarietako batek, Asuncionek, etxe barruko zulo batean ezkutatuta dauka semea, Gerra Zibilaren garaian ihes egin zuenetik. Urteak egin ditu mutilak etxeko pareten artean, eguzkiaren argia ikusi gabe.

Oraingoan, ordea, larri gaixotu da, eta Asuncionek bere nagusiari, Javierri, eskatuko dio laguntza. Haren egoera ikusita, muga zeharkatzea eta ospitale batean ebakuntza egitea izango da konponbide bakarra. Beraz, 'beste aldera' joateko plana martxan jarriko du Javierrek.

Irenek eta Martinek elkar ikusiko dute berriz

Bitartean, Irenek etxetik irten ezinda jarraitzen du. Alkateak ez du inola ere bere alaba Martin Celayarekin ikusi nahi, eta etxetik irtetea galarazi dio. Edurneren bisitak, baina, dena aldatuko du. Arratsaldean dantza-saioa egongo da herriko plazan, eta Edurnek Irene eraman nahi du bertara, edo hori esango dio, behintzat, Luisi. Horren plana oso bestelakoa da, ordea: Irene eta Martin elkartuko ditu hotelean, bakarka, ihesaldi saiakeraren eta Martinek jipoia jaso ondoren lehen aldiz.

Larunbatero bezala, 'Aitaren Etxea' saioa 22:15ean hasita izango da ikusgai, ETB2n.