Itxi

telebista

Zinema

'La llave de Sarah' filma, arratsaldean, ETB2n

EITB

Horrez gain, Cita misteriosa en Bangok film alemaniarra izango da ikusgai. Hartmut Griesmayrrek zuzendutako pelikula dramatikoak, Suzanne von Borsody eta Bettina Zimmermann ditu protagonista.

La llave de Sarah (Elle s'appelait Sarah, 2010) filma eskainiko du ETB2k gaur, 16:15ean. Gilles Paquet-Brenner zinemagileak zuzendu zuen film hunkigarria da, eta Kristin Scott Thomas eta Mélusine Mayance aktore britainiarrak ditu protagonista.

Tatiana de Rosnay idazlearen eleberrian oinarritzen da pelikula, eta Parisko 'neguko belodromoaren sarekada' jasan zuen familia judu baten istoriora hurbiltzen digu; Bigarren Mundu Gerran, naziek juduen aurka Frantzian egindako sarekada handienera, alegia.

Sarah izeneko 10 urteko neskatoa eta bere familia guztia atxilotu ditu Frantziako Poliziak gaueko ordu txikietan, atez ate juduen aurka eginiko sarekada batean. Babesteko asmoarekin, etxeko armairuan ezkutatuko du Sarah-k neba txikia, eta askatzen dituztenean bere bila itzuliko dela aginduko dio. 60 urte geroago, Julia Jarmonden istorioarekin uztartuko da. 1942ko sarekada haren informazio bila dabilen kazetari estatubatuarra da Julia, eta ikerketan zehar, Sarah-ren bizitza eta berea lotuko dituzten zenbait sekretu aurkituko ditu eta bere etorkizunaren inguruko hainbat galdera egingo dizkio bere buruari.

Ondoren, 19:15ean, Cita misteriosa en Bangok (Schicksalstage in Bangkok, 2009) pelikula alemaniarra izango da ikusgai kate berean. Hartmut Griesmayrrek da horren zuzendaria, eta Suzanne von Borsody eta Bettina Zimmermann ditu protagonista.