Itxi

prentsa oharrak

Asteazken honetan

"Mugaldekoak" gerra ostean girotutako telesailaren estreinaldia

A.E.

EITB

Mireia Gabilondo, Isidoro Fernandez, Sara Cozar, Iñaki Beraetxe, Matxalen de Pedro, Alberto Berzal, Iñaki Rikarte, Klara Badiola, Aintzane Gamiz eta Getari Etxegarairekin besteak beste.

"Mugaldekoak" gerra ostean girotutako lehen fikzio lana asteazken honetan hasiko da ETB-1en, 22:20etan. Tentazioa ekoiztetxeak egin du bihar hasiko den 13 ataletako telesaila eta aurretik gai beraren inguruan Euskal Herriko zineetan eman den tvmovie-a ETBrentzat. Filma ere Euskal Telebistan ikusi ahal izango da.

"Mugaldekoak" proiektuak berebiziko erronka suposatzen du, bai ETBrentzat bai eta Tentazioa ekoiztetxearentzat ere, hau baita Euskal Telebistak sortu duen iraganeko lehenengo fikzio lana. Pelikula eta telesailaren ardatz nagusietako bat gai historikoa da: Comette Sarea, Bigarren Mundu Gerran Europako lerroetan jausten ziren hegazkin gidari ingelesak, euskaldun mugalarien laguntzaz, beren jatorrizko herrietara bidaltzeko eratu zen nazioarteko sarea.

Horrekin batera, eta beti ere gerra osteko giro honetan, herrixka bateko familia baten eta bertako herritarren istorioak ezagutuko ditugu; maitasuna, gorrotoa, traizioa, leialtasuna, sekretuak, gezurrak, aitormenak eta aurkikuntzak izango dira istorio eta trama ezberdinen osagaiak. Abenturak eta intrigak ere garrantzia izango dute telesailean.

Telesaileko zuzendariak, Eneko Olasagasti, Mireia Gabilondo eta Carlos Zabala. Pertsonaia protagonistak Mireia Gabilondo eta Isidoro Fernandez izango dira. Besteak beste, Sara Cozar, Iñaki Beraetxe, Matxalen de Pedro, Alberto Berzal, Iñaki Rikarte, Klara Badiola, Aintzane Gamiz, Getari Etxegarai, Joxean Bengoetxea etb... ere ikusi ahal izan ditugu lan berri honetan. Orotara ehun bat lagun ibili da proiektu honetan lanean.

Patxo Telleria izan da gidoi arduraduna eta gidoilari taldean Harkaitz Cano, Kike Diaz de Rada, Mireia Gabilondo eta Fernando Bernues aritu dira.

Irudia ere asko zaindu da produkzio honetan, 40. hamarkada ondo isladatzeko kontu handiz landu dira makilaia, ile apainketa eta jantzitegi diseinuak. Arropa gehienak Madriletik ekarri dira. Dekoratuetan era lan handia egin dute. Izan ere tvmoviean dauden barruko irudiak platokoak dira, gero telesailarekin jarraipena izan dezaten. Horregatik zineko dekoratuak egin dituzte.

Kanpoan zein plato barruan grabatutako telesaila dugu "Mugaldekoak". ETBk Oiartzunen duen platoan grabatzeaz gainera, Goizueta, Artikutza, Azpeitia, eta Etxalarren errodatu dituzte kanpoko eszenak.

Arrisku eszenak ere grabatu dituzte: zaldiz jazarpenak, kotxe istripua... Espezialista eta efektu bereziak ere izan dira grabazioan: euria, sua ...

Lehenengo atalaren sinopsia:

Manuel eta Ireneren alabaren ezkontzan, Bernard, (Ireneren aspaldiko lagun baten semea) agertuko da. Bernard-ek, Irenek, eratu berri den Comette sarean parte hartzea nahi du. Horrela azalduko dio halaber, Dedée de Johng, sarearen sortzaileak emakumeari. Irenek berebiziko erabakia hartu beharko du.

Bestalde, Juan, Ireneren semea Beatrizekin ezkontzekotan dabil, baina&' || 'nbsp; bitarte horretan Juanek kotxe istripua izango du.

Pruden eta Ezkilak, bestalde, sekulako gaiztakeria egingo diote apaizari dotrinako klasean, eta hau Ezkilaren bila hasiko da. Angelak izkutatzen lagunduko dio mutilari.