telebista
Zinea
'Memoria letal' pelikula, gaur gauean, ETB2n
Renny Harlinek zuzentzen du thriller hau, eta Geena Davis, Samuel L. Jackson eta Yvonne Zima ditu protagonista.
Euskal Telebistak Memoria letal filma eskainiko du gaur gauean bere bigarren katean. Akziozko thrillerra Renny Harlinek zuzendu zuen, eta Geena Davis, Samuel L. Jackson eta Yvonne Zima ditu protagonista.
Samantha Caine izena duen amnesiadun irakasle baten istorioa kontzen du pelikulak. Irakasleak, bere iragana ezagutzeko asmoz, Mitch izena duen detektibe pribatu bat kontratatuko du.
Ez galdu Memoria letal filma, gaur, 22:30ean, ETB2n.