telebista
Bozketa eta sariaren zozketa
'Safari Wazungu'ko irabazlea aukeratu eta irabazi egonaldi bat
eitb.eus
EITB
Esploratzaile onenaren alde botoa ematen duten erabiltzaileen artean, Bidania-Goiatz herriko Iriarte Jauregia hotelean bi lagunentzako gaua, gosaria eta dastatze-menua zozkatuko dugu.
-
Iriarte Jauregia
Amaierara iristen ari da 'Safari Wazungu' zortzi lagun ospetsu protagonista izan dituen Afrikako safari bitxia. Gaur gauean, izango da finala, eta eitb.eus-eko erabiltzaileok zeresan handia izango duzue; izan ere, zuok, saioaren jarraitzaileok, aukeratuko duzue, zuzenean, safari ero honen irabazlea, esploratzaile onena, salacot preziatua jantziko duena.
''Edozer gerta daiteke oraindik'', esan zuen Gotzon Mantuliz aurkezleak 'Safari Wazungu' saioaren azken atalean, final handiaren aurrekoan. Iturralde sailkatuta dago finalerako, baina oraindik ez da argitu nortzuk izango diren beste finalistak, sari nagusia irabazteko lehian sartuko direnak, hain zuzen.
Bi puntu daude oraindik lehian, bi puntu eta hil edo biziko erabakia: banaka, esploratzailerik onena aukeratu beharko dute lehiakideek (botoa ezingo diote bikotekideari eman), eta horrek eramango ditu bi puntuak. Puntu gehien jasotzen dituenak eskuratuko du finalerako txartela.
Zer gertatuko ote da? zein estrategia izango dute bozkatzeko orduan? Oraingoz, Ituk 9 puntu ditu; Yong Lik eta Yogurinhak 7 dituzte; Arantzak, 6; Ramonek, Comanek eta Begoñak, 5, eta Virginiak, 4.
Egonaldiaren zozketa
Final honetan faboritoaren aldeko botoa ematen duten eitb.eus atariko erabiltzaile guztien artean, sari potoloa zozkatu dugu: bi lagunentzako gaua Bidania-Goiatz (Gipuzkoa) herriko Iriarte Jauregia hotelean, gosaria eta dastatze-menua barne.