telebista
22:00etan
'Harry Potter eta Herioaren erlikiak II', gaur, ETB1en
eitb.eus
Erredakzioa
Harry Potter eta Herioaren erlikiak izeneko filmaren bigarren eta azken atala da, eta 22:00etatik aurrera izango da ikusgai.
Euskal Telebistaren lehen kateak Harry Potter eta Herioaren erlikiak sagaren bigarren eta azken atala eskainiko du du gaur gauean.
Azken atal honetan, geratzen diren azken horgurutzeak aurkitu eta suntsitu beharko ditu Harry Potterrek (Daniel Radcliffe), Lord Voldemorten (Ralph Fiennes) agintearekin behin betiko amaitzeko. Horretarako, 17 urteko aztiak bidaia arriskutsua abiatuko du Erresuma Batuan zehar, Hermione Granger (Emma Watson) eta Ron Weasley (Rupert Grint) lagunekin. Voldemorten arima zatiak biltzen dituzten objektuak aurkitu beharko dituzte, baina ez dute batere zeregin erraza izango, alde ilunaren boterea gero eta handiagoa baita.
Magoaren abenturei amaiera jartzen dien pelikula 22:30etik aurrera izango da ikusgai ostegunean, ETB1en.