telebista
16:15ean
'Caprichos del destino' filma, arratsaldean, ETB2n
Harrison Ford, Kristin Scott Thomas eta Charles S. Dutton dira Sydney Pollackek zuzentzen duen pelikula erromantiko honen protagonistak.
Euskal Telebistako bigarren kateak Sydney Pollack zuzendariaren Caprichos del destino filma eskainiko du gaur arratsaldean. Harrison Ford, Kristin Scott Thomas eta Charles S. Dutton dira pelikula erromantiko honen protagonistak.
Dutch Van Den Broek (Harrison Ford) polizia bat da, eta Kay Chandler (Kristin Scott Thomas) AEBetako Kongresuko kide ezaguna. Biek zoriontsu ezkonduta daudela uste dute, baina ez dakite euren bikotekideek maitasun-harremana dutela elkarrekin. Sekretua agerian geldituko da hegazkin-istripu batean biak hiltzen direnean.
Caprichos del destino gaur izango da ikusgai, 16:15ean, ETB2n.