Itxi

telebista

23:40an

'Gaixoa Ni', gaur, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

A.A. | EiTB

Ilaski Serranoren eta Aitor Perezen eskutik.

Gaur gauean, ETB1ek eta eitb.eus-ek 'Gaixoa Ni' ekitaldia eskainiz agurtuko dituzte aurtengo sanferminak, zuzenean. Ilaski Serranok eta Aitor Perezek egingo dute ekitaldi hunkigarriaren kontakizuna 23:40an hasita.

'Pobre de mi' (Gaixoa ni) kantarekin bukatzen dira ofizialki sanferminak uztailaren 14ean, gauerdian. Jendea, oraindik zuriz jantzita eta kandela eskutan, udaletxeko plazan biltzen da eta agurreko kanta famatua abesten du: "Pobre de mí, pobre de mí, que se han acabado las fiestas de San Fermín", eta jarraian "Ya falta menos" batera kantatzen du (Gutxiago falta da berriz sanferminak izateko). ETBko kamerek une hunkigarri hau jasoko dute.