Itxi

telebista

''Safari Wazungu''ren 7. atala

Roteta berpiztu egin da boskimanoen artean

Ramon Rotetak garaipena lortu du san tribuarekin ehizan egin beharreko proban. Gainera, aparteko puntuetako bat eskuratu du, eta sailkapena irauli egin da.

"Safari Wazungu"ko lehen desafiotik irabazi ez izanaren arantza zuen Ramon Roteta, baina dagoeneko lortu du proba bat irabaztea. Kexu zen sukaldaria aurretik egindako probak berak irabazteko egokiak ez zirelako. San tribuko kideekin ehizan egitea ere ez omen zen berarentzat proba egokia, baina dela sukaldeko suek ematen duten lasaitasunarengatik, dela adinak ematen duen neurritasunagatik, aste honetako desafioan garaipena lortu du. Rotetak, Virginiak, Yogurinhak eta Ituk urrezko bi puntu lortu ondoren, sailkapena irauli egin da. Beteranoak batu egin ziren gazteenen aurka egiteko, eta estrategiak funtzionatu egin zuen.

Sailkapeneko goiko postuetan egoteko borroka puri-purian dago, hasieran esploratzaileen jarrerak kontrakoa iragartzen bazuen ere. Guztiek nahi dute irabazi, eta azkeneraino egiten dute borroka puntuak lortzeko asmoz. Comanek ere atzaparrak atera ditu eta bere aurpegirik garratzena erakutsi du ehizan berarekin zeuden hiru kideen aurka egiteko. Baina ez da bakarra izan: Eduardo biek osatzen duten bikotea pikutara joateko zorian izan da boskimanoekin igaro duten gauean.

"Safari Wazungu"n sailkapeneko lehen postuetan egotea oso garrantzitsua da, eta adiskidetasuna eta ametsezko safariaren arau idilikoak kolokan daude.