Itxi

telebista

22:30ean

'The Lookout' filmaren estreinaldia, gaur, 'LND' saioan

A.H. | EITB

Saioa Hemsworth anaien arbasoen istorioan barrena murgilduko da, eta horrez gain, Rock Hudson aktoreari estortsioa egin zion maitale ohiaren istorioaren berri emango du.

ONCEren astearekin bat eginez, itsu bat protagonista duen The Lookout thrillerra estreinatuko du gaur 'La Noche de...'k telebistan. Joseph Gordon-Levitt aktore bikaina jarriko da itsuaren azalean, eta Matthew Good, Carla Gugino eta Isla Fisher arituko dira harekin batera. Audio-deskribapena izateko aukera eskainiz emitituko da filma, eta Felix Linaresek pelikula filmatzeko lanen datu guztiak emango ditu emanaldiaren aurretik.

Saioak, gainera, Chris eta Liam Hemsworth anaien arbasoen istorioa aztertuko du Todos los apellidos de los hermanos Hemsworth atalean, horien zuhaitz genealogikoa benetan harrigarria baita.

Bestalde, aktore ospetsuak pertsona arruntak izan daitezkeela erakutsiko du saioak. Izan ere, También son humanos atalak lana ukondoa erabiliz lortu duten aktore eta zinemagile ospetsuen seme-alabak hartuko ditu protagonista.

Amaitzeko, Rock Hudson aktore ezagunari estortsioa egin zion maitale ohiaren istorio dramatikoaren berri emango du Amores ciegos atalak.

'La Noche de... The Lookout' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n.