telebista
Gaur, 18:00etatik aurrera
Athletic taldeari harrera, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en
A.H. | EITB
Athletic Clubeko emakumezkoen taldea Ligako txapelduna izan dela ospatzeko harrera ekitaldiak eskainiko ditu ETBk zuzenean, 18:00etatik aurrera.
Athletic Clubeko emakumezkoen taldea Ligako txapelduna da. Taldeak irabazi duen bosgarren Liga txapelketa da, 2003, 2004, 2005 eta 2007 urteetan lorturikoen ostean. Euskal Telebistak zuzenean eskainiko du Bilboko hirian taldeari egingo saioan harrera, Txemi Galarraga, Jorge Cerrato eta Sara Gandara esatarien kontakizunarekin.
Emakumezkoen Ligako bosgarren titulua lortu ostean honako ospakizun hauek antolatu dira gaur arratsalderako: 18:00etan, garaikurraren eskaintza egingo du taldeak Begoñako Basilikan, 18:30ean Bilboko Udaletxean harrera egingo diete, eta 19:30ean Foru Aldundian izango dira.
ETB1ek eta eitb.eus-ek arratsaldeko 18:00etatik aurrera, 20:00ak arte eskainiko dituzte ospakizun ekitaldiak, zuzenean.