Itxi

telebista

Literatura

Luis Baraiazarra ohorezko euskaltzaina, gaur, 'Sautrela'n

A.H. | EITB

Gainera, Eusko Jaurlaritzak martxan jarri berri duen Eliburutegia zerbitzuaz arituko dira saioan.

3:39

Luis Baraiazarra karmeldar eta ohorezko euskaltzainaren bisita izango dute, gaur, 'Sautrela'n. Santa Teresa Jesusenaren jaiotzaren bosgarren mendeurrena gogora ekarri asmoz, Baraiazarrak haren idazlan guztiak ekarri ditu euskarara. Ia 2.000 orrialdeko lan mardulean, Santa Teresa Jesusenaren Bizitza liburua, Barne gaztelua, Fundazioa edota gutunak bildu ditu. Santiago Onandia eta Lino Akesolo karmeldarrek hasitako bideari segitu dio Baraiazarrak.

Erreportajearen tartean, Eliburutegiari erreparatuko dio 'Sautrela'k. Eusko Jaurlaritzak duela urte pare bat jarri zuen martxan Eliburutegia zerbitzua, liburutegi publikoen gisara, liburu digitalak epe batez mailegatzeko plataforma. Zerbitzuaren erabileraz, xehetasunez eta helburuez arituko dira. Joxean Muñoz, Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak, eta Arantza Urkiak, Donostia Kulturako liburutegien sareko zuzendariak, emango dizkigute xehetasun guztiak.

Amaitzeko, Juan Luis Zabalarekin Gerardo Markuletaren Sagarraren hausterrea izango dute mintzagai. Bost ataletan banatutako liburuan, denboraren iragaitea, egunerokotasuna, maitasuna edota abaildura bezalako sentimenak jorratzen ditu Markuletak. Liburua idazle oñatiarraren bigarren poesia lana da eta Jon Iriberri izenordearekin argitaratu zuen 1994an.

'Sautrela' 15:00etatik aurrera emitituko da, ETB1en.

TB1en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista