Itxi

telebista

22:15ean

'200 En Jake' debate-saioa, etxeko ekonomiaz eta krisiaz, gaur, ETB2n

Herritarrek parte hartzeko debate irekian, Klaudio Landak aurkeztuta, 200 lagunek hartuko dute hitza, krisiak euskaldunen poltsikoan izan duen eraginaz iritzia emateko, ostiralean, ETB2n.

Gaur gauean, 22:15etik aurrera, herritarrek parte hartzeko '200 En Jake' beste debate-saio ireki bat izango da ikusgai ETB2n, Klaudio Landak aurkeztuta, eta 200 lagunek hartuko dute hitza, euren irizia emateko.

EiTB Focus inkesta

Oraingoan, etxeko ekonomia eta krisiak euskaldunen poltsikoan izan duen eragina izango dituzte mintzagai. EiTB Focus inkestari esker, Euskadiko bizi-kalitateaz (Estatukoarekin alderatuta) duten iritzia, euskaldunek gastuak zein neurritan murriztu dituzten, eta euren bizi-ohiturak nola aldatu dituzten jakingo dugu.

Horretarako, Jon Urresti Gizaker enpresako soziologo eta inkestaren egilea, banketxe bateko abokatua, ekonomialariak, langabeak, pentsiodunak eta gazteak izango dira debate-saioan, atzeralditik ateratzeko har daitezkeen irtenbideen inguruan jarduteko. Halaber, 200 herritarrek krisiaz eta etxeko ekonomiaz duten ikuspuntua eskainiko dute, 22:15etik aurrera, '200 En Jake' saioan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EiTB Focus