telebista
Minisaila
'Atelier Fontana, las hermanas de la moda', 16:15ean, ETB2n
Riccardo Milanik zuzendutako minisail italiarraren bi atal izango dira ikusgai Euskal Telebistan.
Euskal Telebistako bigarren kateak Atelier Fontana, las hermanas de la moda (Atelier Fontana, le sorelle della moda; 2011) minisailaren bi atal eskainiko ditu gaur. Drama italiar hau Riccardo Milanik zuzendu du, eta Alessandra Mastronardi, Anna Valle eta Federica De Cola ditu protagonista.
Zoe, Micol eta Giovanna Fontana ahizpek bere amak zuzendutako lantegian egiten dute lan jostun gisa. Micolek bere etorkizuna oso argi du eta bere bi ahizpak berarekin Erromara, modako bihotzera, joateko konbentzitzen ditu. Bertan, Linda Christian aktorea ezagutzen du, eta bere bizitza erabat aldatzen da.
Atelier Fontana, las hermanas de la moda, 16:15ean, ETB2n.