Itxi

telebista

ETB2n

'El Conquistador' saioko finala, audientzia buru bere ordu tartean

A.E.|EiTB

311.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen eta 113.000 lagunek ikusi zuten, bataz beste, saio osoa EAEn eta eragin esparruan.

'El Conquistador del Fin del Mundo' saioaren final handia audientzian lider izan zen bere ordutegian. Atzoko emanaldiak 311.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen eta 113.000 lagunek ikusi zuten, bataz beste, saio osoa EAEn eta eragin esparruan. Finalaren emanaldiak %15,9ko audientzia zatia lortu zuen, halaber.

Bestalde, astelehenetan 'El Conquistador del Amazonas' bere ordutegian eta bataz beste audientzia buru izan da: %14,4ko sharea eta 293.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan ditu.

Oihartzun handia webgunean eta sare sozialetan

Interneten ere oihartzun handia izan zuen saioak, bai webean eta baita sareetan ere. Esate baterako, joera izan da saioa atzo gauean #conquisfinal etiketarekin eta gaur goizean joera izaten jarraitu du. Halaber, #Erku etiketa gauean joera izan da. Facebook-en ere oso harrera izan zuen saioak: Erkuren garaipenaren bideoa bereziki nabarmendu zen eta atsegin eta partekatze ugari izan zituen.

Eitb.eus-en, berriz, 'El Conquistador del Fin del Mundo'ren orrialdea izan zen eguneko edukirik bisitatuena, 9.633 erabiltzaile bakarrekin. Halaber, 69.208 orrialde ikusiak izan dira webgunean 'Conquis'ekin zerikusia izan dutenak. Datu esanguratsua finala webgunearen bidez jarraitu zuten erabiltzaileena, ia 2000 izan baiziren zuzenean eitb.eus-en ikusi zutenak. Horrez gain, 1.881 erabiltzaile bakar sartu ziren atzokoan faboritoari botoa emateko orrian.

emateko orrian.