Itxi

prentsa oharrak

Asteazken honetan

Inter-Bartzelona, zuzenean, ETB-1en eta eitb.com-en

A.H.

EITB

Bazkalostean, Romandiako Itzuliaren lehenengo etapa eskainiko da.

Asteazken honetan, Euskal Telebistak eta eitb.com-ek horrenbeste ikusmin sortu duen Bartzelona eta Milango Interren arteko norgehiagoka eskainiko dute Camp Nou estadiotik zuzenean, arratsaldeko 20:45etatik aurrera. Finalerdiko itzuliko partida honetan Bartzelonak irabazi beharra dauka, pasa den astean Milanen lortutako emaitza txarraren ostean, Txapeldunen Ligako finalera heldu nahi badu. Juanan Legorburu, Xabier Azkargorta eta Naxari Altunak emango dute partidaren berri eta amaitzean, Euskal Telebistak Kataluniako hiriburuarekin bat egingo du zaletuen giroa ikusteko.

Bestalde, arratsaldeko 16:00etatik aurrera Romandiako Itzuliaren lehenengo etapa izango da ikusgai ETB-1en eta eitb.com-en. Txirrindulariek Porrentruy eta Fleurier herrien arteko 175,6 kilometroko ibilbidea egin beharko dute eta Fermin Aramendik eta Patxi Vilak emango dute etaparen berri.