telebista
Gaur, 15:00etatik aurrera
Italiako Giroaren laugarren etapa, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en
A.H. | EITB
Xabier Usabiagak eta Fermin Aramendik zuzenean emango dute Cantazaro eta Praia a Mare-ren arteko 200 kilometroko lasterketaren berri.
Atseden jardunaldiaren ostean, Euskal Telebistak Italiako Giroaren laugarren etapa eskainiko du zuzenean.
Lasterketa, Calabriako Cantazaro herrian hasi, eta Praia a Mare herrian amaituko den 200 kilometroko ibilbidea izango da, eta hirugarren mailako bi portu izango ditu: Bonifati (126 km-an) eta San Pietro (150 km-an).
Xabier Usabiagak eta Fermin Aramendik egingo dute etaparen zuzeneko kontakizuna ETB1en eta eitb.eus-en, arratsaldeko 15:00etatik aurrera.
rrera.