Itxi

telebista

Gaur, 22:30ean

Ainara eta lehiakideen tranpak protagonista, 'El Conquis' saioan

A.E.|EiTB

Ainarak bizi izan dituen unerik onenak eta txarrenak errepasatuko dituzte.

Ainara, Piraña taldekoen amatxo, izango da 'El Conquis' saioko gonbidatu gaur gauean, azken duelua galdu ondoren kanporatu zuten eta. Ezin izan zuen bere banderatxoa zegoen zuhaitzean gora egin eta, ondorioz, Igorrek eta Mariak erraz egin zuten aurrera.

ETB2ko abenturan bizi izan dituen unerik onenak eta txarrenak errepasatuko ditu Patxi Alonsok Ainararekin eta zibilizazioko lehen uneak erakutsiko ditu Gotzon Mantulizek. Horrez gainera, hurrengo ataleko aurrerapenik esanguratsuenak erakutsiko dituzte. Juanma eta Leku izango dira protagonista, izan ere, elkarbizitza urratuko duen gertakari bat izango da tartean. Tranpak eta behar ez den janaria berriz ere azalduko dira "El Conquistador" saioan. Eta ohikoa den bezala, asteko tuit onenak aukeratuko ditugu eta lehiakide gustukuenaren lehiatik bi lagun kanporatuko ditugu.

Hau guztia egiteko Conquiseko aditu onenak izango ditugu platoan: Gotzon Mantuliz, Peio Ruiz Cabestany, Eneko Van Horenbeke, Isa landa eta azken edizio honetako bi partaide, Nuri eta Artzai.

'El Conquis' eztabaida asteazkenetan izan ohi da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

 

us-en.