telebista
Azpeititik
San Josetako trikiti jaialdia, 21:30ean, 'Oholtzan' saioan
A.H. | EITB
Azpeitiako Soreasu antzokian martxoaren 19an grabatutako ekitaldia Laxaro Azkunek aurkeztu zuen.
Larunbat honetako 'Oholtzan' saioak Azpeitiako Soreasu antzokian martxoak 19an grabatutako San Josetako trikiti jaialdia eskainiko du, gaueko 21:30etik aurrera.
Laxaro Azkunek aurkeztu zuen jaialdia eta parte-hartzaileen artean, Garikoitz Mendizabal eta Furundarena & Imanol Urkizu, Huntza Taldea, Haize-T, Ametsak Margotuz, J.M. Beltran, Andoitz Antzizar eta Errege Belda, eta Koldo Iparragirre eta Igor Arostegi aritu ziren.
Ilaski Serranok jaialdiaren datu guztiak eskainiko ditu emanaldiaren aurreko aurkezpenean, 21:30etik aurrera, ETB1en.