Itxi

telebista

16:20etatik aurrera

'Pago justo' eta 'Salvando las distancias' filmak, arratsaldean, ETB2n

Nigel Coleren 'Pago justo' filmak Sally Hawkins eta Bob Hoskins ditu protagonista. Bigarren pelikula, bestalde, Nanette Bursteinek zuzentzen du, eta Drew Barrymore eta Justin Long ditu protagonista.

Pago justo pelikula eskainiko du Euskal Telebistako bigarren kateak gaur. Benetako gertaeretan oinarritzen den film hau Nigel Colek zuzendu du, eta Sally Hawkins, Bob Hoskins eta Miranda Richardson ditu protagonista.

Istorioa Ingalaterran kokatzen da, 60. hamarkadan, eta emakume talde batek bere soldata gizonezkoenarekin berdintzeko egin zuen borroka hunkigarria kontatzen du. Lehia abian jarri zuten emakumeek Ford enpresak Dagenhamen (Londres) zuen lantegiko emakume jostunak izan ziren, eta euren aldarrikapenarekin Equal Pay Act legea indarrean jartzea lortu zuten.

Pago justo filma gaur izango da ikusgai, 16:20ean, ETB2n.

 

Zine abentura: Salvando las distancias

Errenkadan, arratsaldeko 17:50ean, ETB2k Salvando las distancias (Going the Distance) pelikula emango du. Komedia erromantiko honek Drew Barrymore, Justin Long eta Charlie Day ditu protagonista, Nanette Bursteinen zuzendaritzapean.

Erin (Drew Barrymore) eta Garrett (Justin Long) udako maitasun abentura bat bizi duten bi gazte dira. Oporraldiaren ostean elkar ikusteko esperantza urriarekin, urrutiko harreman bat mantentzea erabakitzen dute.