telebista
22:15ean
Pablo Berasaluze eta Maite Pagazaurtundua, 'Berandu Baino Lehen'en
A.H. | EITB
Berrizen eta Iurretako pilotalekuan izango da Fermin Etxegoien Berasaluzerekin. Pagazaurtundua UPyDko politikariarekin, ordea, Andoain eta Hernani herrietan ibiliko da.
Gaur gauean, bi gonbidatu berezi izango ditu Fermin Etxegoienek 'Berandu Baino Lehen' saioan: Pablo Berasaluze pilotaria eta Maite Pagazaurtundua politikaria.
Berrizen eta Iurrretako frontoian bilduko da Berasaluze Etxegoienekin, eta bertan bizi izan dituen hainbat kontu azalduko ditu, baita erretiratzeko erabakia ere.
Bestalde, gaur egun UPyDko europarlamentaria den Pagazaurtunduak Andoainen egin du zita Etxegoienekin, ETAk bere neba erahil zuen herrian. Ondoren, bere jaioterria den Hernanin zehar ibilaldi bat egingo dute politikariak eta kazetariak, Maiteren bilakaera politikoaz eta bizitzaz hitz egiten duten bitartean.
'Berandu Baino Lehen' gaur emitituko da 22:15etik aurrera ETB1en.
/p>