telebista
11:45ean ETB2n
ArcelorMittal eta Tubos Reunidosen egoera aztergai 'En Jake'n
A.A. | EiTB
Iñaki Anasagasti, Jon Iñarritu, Ricardo Crespo eta Tonia Etxarri izango ditu alboan Xabier Lapitz aurkezleak.
'En Jake' saioak gertutik jarraituko ditu Eusko Jaurlaritzak ArcelorMittal eta Tubos Reunidos enpresetako ordezkariekin egingo dituen bilerak. Iñaki Anasagasti, Jon Iñarritu, Ricardo Crespo eta Tonia Etxarri arituko dira Xabier Lapitzekin batera gaia jorratzen.
Gaur sindikatuen txanda izango da. Eusko Jaurlaritzak siderurgiaren industrian egindako kudeaketa baloratuko dute, eta ELAko Txiki Muñozen hitzak adi jarraituko ditu saioak.
Halaber, PSOE, Ciudadanos eta Compromis alderdiek izan duten bilera eta Sanchez-Iglesias bileraren iragarpena ere ekarriko dute mahaira ETB2ko saioan. Horrez gainera, Compromis alderdiko Joan Baldovi diputatua elkarrizketatuko dute.
'En Jake' astelehenetik ostiralera izan ohi da ikusgai eitb.eus-en eta ETB2n, 11:45ean hasita.