telebista
22:00etan, ETB2n
Lehendakariari elkarrizketa, zuzenean, gaur, 'Minuto a Minuto' saioan
A.E.|EiTB
Aintzane Bolinagak ('Minuto a Minuto'), Dani Alvarezek (Radio Euskadi), Xabier Lapitzek ('En Jake') eta Maider Beistegik (eitb.eus) egingo diote elkarrizketa.
Gaur gauean, 22:30ean, 'Minuto a Minuto' saioan, Iñigo Urkullu lehendakaria elkarrizketatuko dute, zuzenean, Gasteizko Eskoriatza-Eskibel jauregian. Saioa ETB2n eta eitb.eus-en izango da ikusgai.
Oraingo honetan, Aintzane Bolinagarekin batera, Dani Alvarez (Radio Euskadi), Xabier Lapitz ('En Jake') eta Maider Beistegi (eitb.eus) kazetariak egongo dira Urkullu lehendakaria elkarrizketatzen. Aktualitateko gai nagusiak jorratuko dituzte, euskal legegintzaldiaren azken txanpan gobernuak izango duen jardunari arreta berezia jarriz.
Elkarrizketa prestatzeko, euskal herritar eta taldeen iritzien bila ibili da 'Minuto a Minuto' saioko lantaldea hainbat herritan. Besteak beste, ekonomia, enplegua, jaiotza-tasa, gizarteratzea eta kultura aztertuko dituzte elkarrizketan zehar.
Ondoren, 'Minuto a Minuto' saioaren platoan, Juan Carlos Etxebarriak analisi mahaia gidatuko du, Iñaki Soto Gara egunkariko zuzendaria, Bingen Zupiria Deia-ko zuzendaria eta Lourdes Perez El Diario Vasco egunkariko zuzendariordea lagun dituela. Aktualitatearen azken ordukoari eta Espainian gobernua osatzeko negoziaketei erreparatuko diete mahai horretan.