En Jake
11:45ean
Egun eguneko gai politikoak aztergai, gaur, 'En Jake' saioan
A.H. | EITB
Sanchez eta Rivera, eta gainontzeko alderdien arteko azken negoziazioak aztertuko dituzte, eta Noos kasuaren epaiketarekin bat egingo dute zuzenean.
Gaurko 'En Jake' saioak egun eguneko egoera politikoa aztertuko du. Alde batetik, Sanchez eta Riverak gainontzeko alderdi politikoekin aurrera daramatzaten azken negoziazioak aztertuko ditu, eta bestetik, Rita Barberaren hitzak ikertu eta beste ustelkeri kasuetako azkeneko ordua azalduko du. 'En Jake'k, gainera, zuzenean bat egingo du Noos kasuaren epaiketarekin Palma de Mallorcan.
Jokin Bildarratz, Josean Izarra, Ricardo Crespo eta Teresa Toda solaskideek hartuko dute parte Xabier Lapitzek gidatutako saioan, gaur, 11:45etik aurrera ETB2n.
/p>