Itxi

telebista

ETB1en eta ETB2n

'Oskara' Kukairen lan berriaz, gaur gauean, 'EiTB Kultura' saioan

A.E.|EiTB

Dantza konpainiaren lan berriaren sorkuntza prozesua jarraitu du saioak hiru hilabetez.

Taularatzeko prest du Kukai dantza konpainiak Oskara izeneko bere lan berria. Lehen pausoetatik ikuskizunaren osotasunera, proiektua nola garatu den erakutsiko du gaur gauean 'EiTB Kultura Transit' saioak, Oskararen sorkuntza prozesua jarraitu baitu hiru hilabetez. Kataluniako La Veronal kolektiboarekin elkarlanean garatu du sorlana Errenteriako konpainiak. Marcos Morau 2013ko Dantza Sari Nazionala da euskal kultura eta tradizioa abangoardiaren ikuspegitik aurkeztuko dituen ikuskizunaren koreografoa.

'EiTB Kultura'k errepasoa egingo die Donostia 2016ko eman dituen lehen urratsei, eta Music Box jaialdian parte hartuko duen Zarauzko Perlak taldekideekin komentatuko du ekimena.

'EiTB Kultura' 00:15ean izango da ikusgai, ETB1en; eta 01:10ean, ETB2n.

ETB2n.