telebista
11:45ean
Egun eguneko egoera politikoa aztergai, gaurko 'En Jake' saioan
A.H. | EITB
Xabier Lapitzek 'Infolibre'-ko Jesus Maraña kazetariarekin hitz egingo du. Horrez gain, Marisa Gallego La Caja Fuerte liburuaren idazlea elkarrizketatuko du.
Gaurko 'En Jake' saioak egun eguneko politika gaiak aztertuko ditu. Inbestiduraren eguna hurbiltzen doan heinean, alderdien arteko itunak geroz eta argiagoak dira, eta besteak beste, EAJk PP edo PSOEko hautagaiak babesteko eskatzen dituen baldintzak azalduko dituzte. Halaber, Xabier Lapitz aktualitateaz arituko da Jesus Maraña 'Infolibre'ko kazetariarekin.
Bestalde, Marisa Gallego Barcenasen inguruko La Caja Fuerte liburuaren egilea elkarrizketatuko. Eider Hurtado, Teresa toda, Alberto Surio eta Braulio Gomez kolaboratzaileak ere asteleheneko solas mahaian parte hartuko dute.
'En Jake' astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 11:45etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.